Nouveaux livres - Liburutegia
-
05/12/2017 | 143
-
05/12/2017 | 258
-
05/12/2017 | 152
-
05/12/2017 | 203
-
05/12/2017 | 231
Zortzi ipuinez osatua da Garazi Arrularen lehen liburua, eta azken ipuinak ematen dio izenburua obrari: Gu orduko hauek.Gu pluraleko lehen pertsona da. Norbera parte den kolektiboa adierazten du, beraz. Atxikimendu sentimendu bat, eta, aldi berean, multzo horretan ez daudenekiko diferentzia. Ordukok distantzia dakar gogora, iragan den garaia; denborazko distantzia, nahitaez fisikoa, lekuzkoa ere badena. Hauek, berriz, erakusle hurbilena da; ingurukoak adierazten ditu, nahiz eta norbera ez den zaku horretako parte.Hirurak elkarrekin jarriz gero, multzo bakarrean, bereizketa horiek guztiak ikusgarri egiten dira.Hala, bada, distantzia dago ipuinotan: ezberdinaren aurrean sentitzen den bestetasuna; errealitatea eta fantasia banatzen duen bitartea; desiraren zirrikituetatik sartzen den urruntasuna; senidetasunak gainditzea lortzen dez duen hesia; gizakion artean dagoen inkomunikazio hitsa.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
05/12/2017 | 192
-
05/12/2017 | 142
-
05/12/2017 | 204
-
01/12/2017 | 330
-
01/12/2017 | 269
Irène Némirovsky (Kiev, 1903 - Auschwitz, 1942). Ukrainarra bazen ere, heziera frantsesa jaso zuen familian. Familia judu aberatsean jaio zen, baina haurtzaro bakartia izan zuen Irènek: aitaren aferak alde batetik; amak, berriz, bazter utzi zuen, bere harreman sozialetan murgildurik. Uda guztietan, Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz.
Iraultza Sobietarra lehertu zenean, aita mehatxatuta zegoela eta, Frantzian hartu zuten bizilekua.Bertan egin zen idazle. 1929an bihurtu zen ospetsu, David Golder eleberria argitaratu zenean. II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantses poliziak 1942ko uztailean Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitzera eraman zuten.
Urte askoan ahaztua egon den arren, 2004an, Némirovskyren alabek gordetako eskuizkribu bat kaleratu zen: Suite frantsesa. Garai ilun hari buruzko kronika ezin ederrago horrek arrakasta itzela lortu du mundu osoan.
ALBERDANIA argitaletxeak Némirovskyren beste liburu hauek ere plazaratu ditu euskaraz: Arimen maisua eta Suite frantsesa eleberriak eta Birjinak kontakizun bilduma.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.







