Nouveaux livres - Liburutegia
-
18/12/2017 | 330
-
18/12/2017 | 381
-
18/12/2017 | 309
Langile borroka, sabotajeak, lapurretak, drogak, negozioak, hilketak, adiskidantza, amodio harremanak dira Xabier Montoiaren zortzigarren nobelako adarrak.
Iturri tabernan topo egiten dute aldian behin Oihane filosofo gazteak, Biteri tabernariak, Gloria alargunak eta Goietxe ugazabak. Ez dira laurak elkarren lagunak, baina denok ere iragan bat badugunez, pixkanaka elkarren berri izaten hasiko dira.
“Hildakoak ez dira gutaz sekula ahazten”, horrela mintzo da haietako bat: “lagunik onenak ditugu, hutsik edo traiziorik egingo ez digutenak. Hildakoak ez dira isiltzen, kalaka aritzen zaizkigu”.
Kontakizun durduzagarri honetako protagonistak memoriaren menpe bizi dira neurri handi batean, oinaze lauso batek inguratzen ditu etengabe. Iraganeko mamuek ez diete bakerik ematen, kontu eske etorri izan balitzaizkie bezala. Posible balitz, noizbait akabatu egin behar lituzkete beren hilak.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
15/12/2017 | 174
-
15/12/2017 | 356
Itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Kode batetik beste batera hitzak pasatzen espezialista. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, Martarekin bikote harremanari ekin behar dion une berean, noiz eta amari, kode haiek erraz itzuliko zituen pertsona bakarrari, memoria husten eta hondatzen zaion garaian.
Semea amari mintzo zaio, jakinagatik ere amak ezin diola erantzun:
«Zergatik haserretzen zen aita zurekin, zer zegoen zuen konpon ezinaren atzean?, eta ez nuke bide horretatik segitu nahi, baina nik ez nuen zuen kodea ondo ulertzen eta galduta nengoen. Ulertu egin behar nuen ikusten nuena, itzuli egin behar nuen nire ume-kodearen arabera».
«Ni eta nire doblea, ni eta Fidel ari gara narratzailearen ahotik: ahots bat bitan banatua modu aleatorioan, kontakizunari bizitasuna ematea beste helbururik gabe. Bada, talaia bakar bat aski ez eta bi hautatu nituen kontakizun honi ekiteko orduan: ahots baten ordez bi, nire buruaren defentsan».
«Bada, ordea, horrek baino gehiago kezkatzen nauen zerbait: […] nire bizitzan halako garrantzia duten pertsonek ezin didazue erantzun? Aitak, hil zelako; Martak, ez duelako ezer jakin nahi nirekin; zuk, ama, adimena gero eta gehiago ari zaizulako laburtzen. Hirutatik bakar batek ere ez didazue esango: Errespetu pixka bat!
»Beste gauza askoren artean, beldurra ere ematen du idazteak».
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
15/12/2017 | 208
-
15/12/2017 | 213
Umetatiko lehen amodio bortitz, ero, galgarri, menderaezin baten historia da Gailur Ekaiztsuak. Minbizi bihurtutako bizi-min baten historia. Heathcliff da nobelaren ardatza. Machiavellorekin eta Sadeko Markesarekin lotu izan dute pertsonaia hori. Obsesio baten kontakizuna dugu, beraz, eleberria.
Catherine Earnshawk bazter uzten duenean bere anaiorde Heathcliff –ijitokume bat, aitak Londrestik ekarria eta etxean hazia– Edgar Lintonekin ezkontzeko, Heathcliff urrundu egingo da, baina bi helburu hauek betetzera itzuliko da: Earnshawtarren etxea bereganatu, bere umetako maitearengandik hurbil egoteko, baina, batez ere, jabetzak ematen dion botereaz bere indarra erakusteko.
Amodio destainatu baten istorioa da, beraz, Gailur Ekaiztsuak, baina hori baino gehiago ere aurkituko dugu eleberri honetan: amodio gutxietsiak eragindako mendeku baten kontakizuna, pasio menderaezin batena, baretu ezineko min bizi batena.Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
13/12/2017 | 250
Goldsmith irakasleak Interneten eskaintzen duen literatura ikastaro birtualean eman du izena idazlegai euskaldun batek. Maisuaren aholkuei jarraituz, originaltasuna bilatu ordez, iraganeko pasadizo bat oroitu eta hura idaztera jartzen da: nola gaztetan, etxera ezustean itzuli eta orduko neska-laguna aurkitu zuen ohean, bi morroirekin abiadura handiko jardunean. Zenbait pertsonaia eta beste hainbat istorio txirikordatzen ditu egileak, umorez, sentsualtasunez eta literaturarekiko maitasunez gainezka egiten duten orrietan. Amaieran, gainera, Euskal Herria asteburu batean ezagutzeko gida turistiko, gastronomiko eta kultural bat oparitzen digu, olgetan nahiz benetan hartzeko modukoa.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
11/12/2017 | 289
Nazioarte mailan ibilbide oparoa eginik, aipu eta sona handiko artista dugu Cristobal. Jaioterriko uhartera itzuli da berrikitan. Sorterrian eraikuntza proiektu indiskriminatuak dira nagusi, higiezinen promotoreak ametsetako paradisu turistikoa egiteko prest daude. Cristobal, berriz, ozeanoaren erdian galdurik den bere laba zati txikia babestu, zaindu eta gordetzeko prest dago. Bere ospea erabili eta erresistentzia plan ezohiko bat abiaraziko du: arte-lan bihurtuko du uharte osoa!
Hala ere ... artistak bere sorkariaren gaineko kontrola ote du, egiazki?
Horixe da Ramirez inspektoreak bere buruari egingo dion galderaren gakoa Cristobal hala-rnoduzko auto-istripuan hilik aurkitu ondoren.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
11/12/2017 | 369

