Liburu honetan egileak kopla-bilduma batzuk batu ditu. Banakaren bat lehenago aldizkarietan argitaratuta egon da, baina inoiz argitaratu bakoak be ekarri ditu. Dantza-koplak ahozko literaturako genero bat dira gure herri poesiaren barruan. Arratia genero horretan emonkorra izan da, bai sortzailetan bai kantaritan. Horren erakusle dogu liburu hau, aurretik egin diran beste bilketa batzuen artean.
Koplak, berez, solteak dira, eta alkarren atzean jarrita egiten dabez kopla-kateak. Horrez ganera, doinuaren arabera jakiten da dantzarako diran edo beste egoera baterako, umeei lo eragiteko, kasurako.