Nouveaux livres - Liburutegia
-
26/04/2019 | 222
-
26/04/2019 | 198
Zenbat aldiz sentitu zara munduan bakarrik? Irakurlearen errealitatea astinduko duen istorioa dugu Dena zekien gizona. Hiri gorria, amodioa, bakardade latza. Burutu gabeko ametsak, Icaroren ilusio hutsalak. Sisiforen harria. Benetako adiskidetasuna, zoriontasunerako gogo urratua. Negar atsekabetua, bortizkeria. Hainbat bizitza, bizitza bakarrean. Hamaika lagun, emozio, abesti, eta unibertso istorio berean. Dena zekien gizona betiereko bidaia da. "Eta zuk, irakurle maitea, ba al dakizu (benetan) nor zaren, eta non zauden?".
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
26/04/2019 | 327
-
-
-
25/04/2019 | 218
-
25/04/2019 | 464
«Sofia Petrovnak ordu arte inoiz ez zuen ikusi Nataxa hain asaldaturik. Berak ere ikaratan zituen eskuak, eta ez zuen bere kartera aurkitzerik lortzen. Lanean idatzi zuten telegrama, bazkaltzeko pausaldian, eta lanetik irten ondoren bidali zuten. Denek eman zizkioten zorionak Sofia Petrovnari; lanean Erna Semenovnak berak ere zorionak eman zizkion, horrelako seme bat zuelako, eta etxean, erizainak ere bai. Iluntzean, nekaturik eta pozik oheratzerakoan, lehendabiziko aldiz pentsatu zuen Sofia Petrovnak Nataxa beharbada Koliaz maiteminduta zegoela. Nola ez zen, baina, lehenago ohartu! Neska zintzoa, ongi hazia, langilea zen; oso itsusia, ordea, eta Kolia baino zaharxeagoa. Lo hartu bitartean, Koliaz maiteminduko zen eta haren emaztea bihurtuko zen neska imajinatzen ahalegindu zen Sofia Petrovna: liraina, mardula, musu-gorria, begi-argia eta ile-horia, ingeles postal batekoaren antz handikoa, baina Nazioarteko Gazteria Komunistako intsignia bularrean zuela.»
Lidia Txukovskaia
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
25/04/2019 | 345
Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna. Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari... Behiekin, ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten. Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta norgehiagoka. Mundu ikuskera baten akabera kontatzen digu Miren Amurizak, modu zehatz eta indartsuan, pertsonaia baten eta gizarte eredu hil-hurren baten erretratu gordin bezain fidela eskainiz, hizkuntza malguz eta estilo sendoz.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
25/04/2019 | 389
Kabitu ezina (Elkar) zortzi ipuinez osatutako liburua da. Ezaugarri komunak dituzten arren, kontakizun horietako bakoitzak bere mundua eta bere pertsonaiak dituela azaldu du Aintzane Usandizaga idazleak. Egilearen esanetan bestalde, giza harremanak dira liburuaren ardatza: “familia artekoak, lagun artekoak…”
Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbestez…
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
10/04/2019 | 320









