Nouveaux livres - Liburutegia
-
30/05/2019 | 422
-
30/05/2019 | 315
Belicera zihoan 713 hegazkina inoiz ez zen helmugara heldu. Hegazkina handik bi egunera aurkitu zuten Yucatango oihanaren bihotzean, Uxmaletik hur. Ez zuen kalterik, baina ez zegoen eskifaiaren ez bidaiaren aztarnarik. Adituek airekoaren kutxa beltzak aztertu zituztenean, guztiz harritu ziren: hegazkinaren eta aire-kontrolatzaileen arteko elkarrizketak bildu ordez, grabazioek ezohiko istorioak jasotzen dituzten, itxuraz bata bestearekin ikustekorik ez zutenak, eskifaiako inorena ez zen ahots latz eta monotono batek esanak.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
30/05/2019 | 317
Amona batek bere biloba nerabeari egindako gutun luze bat da nobela hau. Amona Olgak, jakinik ez duela luzaroan iraungo, etxetik urrundu berria den neskatoari bere bizimoduaren zenbait gertaera argitu nahi dizkio, adin zail horretako bien arteko gaizki-ulertuak eta harremanaren nondik norakoa hobeto ulertzen lagunduko diolakoan. Hiru belaunalditako emakumeak agertuko zaizkigu, beraz, gutun luze honetan: amona, 1911n jaioa; Ilaria, nerabearen ama, 1945aren ondoren jaioa; eta biloba, 1970 inguruan jaioa.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
30/05/2019 | 314
-
30/05/2019 | 338
Herenegun umea zena, neska izan zen atzo, eta helduaro betean da orain. Oroitzapenetan —eskola-egunetan, familia giroan, jolasetan...— bilatu ditu bere nortasunaren lorratzak. Onartzen ditu denboraren joanak emandako gal-irabaziak. Badaki bereizten bizitzari zer eskatu eta zer ez. Babak eltzetik ateratzen ikasi du. Bere egin du falta direnen ausentzia. Ez du sinesten amodioaren balio absolutuan, nahiz eta azken aukera eman maite-kontuei. Ezagun zaizkio beste andre batzuen irrikak eta beldurrak. Ez du galdu ironiaren ufada. Eta bakardadeak eman dio hazten jarraitzeko azken bultzada.
Aldian-aldian erretura egin beharra gertatzen zaigu, haizea zainduta, onuragarria behar lukeena kalterako izan ez dadin. Horretan dihardu hogeita bat narrazio hauetako protagonistak ere, idazketaren bidez erretzen bizitzan pilatutako hezurrak: zor-hartzekoak, azertuak, akatsak, pauso legitimo nahiz ilegitimoak.
Idaztea erretzea delako. Errekuntza errituala, jakina: ezein idazkuntzak ezin du bizitza erre.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
28/05/2019 | 400
-
28/05/2019 | 409
-
28/05/2019 | 233
-
28/05/2019 | 349
-
28/05/2019 | 303









