Nouveaux livres - Liburutegia
-
24/05/2018 | 305
-
24/05/2018 | 238
2016ko neguaren lehen egunean, Eduardo Madina eta Fermin Muguruza Irunen elkartu ziren. Aitzakia Jot Down magazinerako elkarrizketa bat izan zen, baina edozein estakuru izan zitekeen egokia bi euskaldun horiek, bizi-ibilbide itxuraz oso desberdinak izan dituzten bi euskaldun horiek, elkartzeko. Madina –2002an ETAren atentatu batetik bizirik atera zen politikari sozialista– eta Muguruza –Kortaturen lider historikoa eta Euskal Herriko musikaren erreferentzietako bat– solasean aritu ziren kafe baten aurrean, Alfonso Zapico marrazkigileak une haren potreta bere koadernoan jasotzen zuen artean. Zirriborro haiek izan ziren Zubigileak albumaren hazia. Euskal gazteen zenbait belaunaldiren narrazioa da albuma, zuri beltzean marraztu beharreko historia.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
24/05/2018 | 273
Balou mendikateko herrixka galdu eta pobre batean, lau anai-arreba atzeratu daude familia batean, eta haien amak, You Sipok, eginahal guztiak egin beharko ditu, bai etxea aurrera ateratzeko, bai seme-alabentzako ezkongai egokiak topatzeko, horretarako biziekin eta hilekin borrokan ibili behar badu ere, herrikideen aurreiritziei nahiz naturaren legeei aurre eginez.
Mitoa eta errealismoa modu berezian uztartzen ditu Yan Liankek nobela honetan, mendialdeko bizitza zail eta gogorra kontatzeko ametsak, fantasia eta magia ere erabiliz, eguneroko bizitzaren azpian dautzan errealitate ikusezinak agerian jarriz. Gai gordinak hizkuntza eder baten bidez landuz eta kontakizunari erritmo doi eta egitura perfektua emanez.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
24/05/2018 | 237
-
-
-
-
-
07/05/2018 | 232








