Kantua: horixe da musikak bere zerbitzuak umeari emateko desiran hartu duen formarik naturalena ...
Kantuaren bidez, areagotu egingo da haurraren arreta eta kontzentratzeko ahalmena, bere gizarte-zentzua,
hots, talde baten, herri baten parte deneko zentzua ...
Tonu-estruktura, hitzezko mintzaira bezalaxe, ezein umek aurki ezin dezakeen fenomeno kulturala da.
Mendeetan zehar pilaturiko esperientziaren ondarea. Umeak gure kantuak imitatzen dituenean, kulturaren
iturburuetara milaka urtetako bidea egiten duo Nota bat kantatzea, historian aurretik joan zaizkigun milioika
gizakik "egin duten bezala" egitea besterik ez da ...
Imanol Urbieta
Kanonak, koralaren atari.
Oihartzunka hasten da liburu hau. Kantuaren melodia, tonalitatea eta erritmoa errepikapen bakoitzean
zaintzea da era honetako abestien helburua. Eta, oharkabean, jolastuz eta nekerik gabe, koralerako bidean
jarriko gara. Kanona armoniaren arloko artifizio hutsal eta naturala da. Musikaren forma arrunt bezain
erakargarria eta apur bat miresgarria. Barneko gure eskaera armonikoakbaretzeko baliagarria zaiguna eta,
bere bertikaltasunean, armoniaren atarian kokatuz, musikari bizitza ematen dakiena. Bi, hiru, lau eta bost
ahotsetara kanonekin jolastuz gero, musika eskalaren tonuerak konbinatuz, polifoniaren sentipena indartuko
zaigu eta KOROA deitzen den mendikate ikusgarria begi-bistan izango dugu.
Imanol Urbieta