Recherche
Filtrer par
Beasaingo memoria historikoari buruzko argitalpenak, lau liburukitan banatuta, 1900 eta 1945 urte bitartean gertatutakoaren berri jasotzen du
Euskal Herriko elizgizonen artean hilketa segida bat aztoratzen ari da gizartea. Haien arteko lotura bakarra hilotzek anpuntazioak dauzkate. Nor ote da gertaeren arduraduna? Zer dela eta bortizkeria hau guztia?. Iritzi publikoari kosta lain kosta ostentzen saiatu zaion arren, azken hamarkadetan izandako kontu izugarrienetako den hau argitzeko asmoz ari dira elkarlanean ertzain bat eta kazetari bat...
Nazioarteko Strogoff erronka egin dio Eye International Ikerketa agentziari:haren bezerorik aberatsenetako bati Transiberiarreko bidaina lapurreta egitea erabaki du. ikerketa zirraragarria hasiko da, eta hartan, Agathak eta larry Misteryk-euren osaban Jacken laguntzarekin-kriminalik azkarrenetako baten ondoan bidaiatuko dute.
Egile Nafarren Euskal Literaturaren Antologia bildumaren bigarren liburukiak, Nafarroako Gobernuak argitaratuak, 1900 eta 1975 urteen artean Nafarroan euskaraz idatzitako literatura jasotzen du. 75 urte horietako ekoizpena aurreko mendeetan produzitutakoaren baliokidea (edo handiagoa) da, Nafarroako euskal literatura XX. mendean zehar indartu zenaren seinale.
Behartuta bere herrialdea utzi behar duen Nasha izeneko emakume baten istorioa kontatzen du Amets itoak eleberriak. Harresiak eta mendebaldeko herrialdeen hipokresia eta gure garapen eredua kritikatzeaz batera, drogek gazteengan duten eragina nabarmentzen duen lana da.
Suivez-nous
Pages de HABE