Nouveaux livres - Liburutegia
-
-
-
27/02/2019 | 254
Orain dela 100 urte, 1914 eta 1919 bitartean, munduak ordura arte ezagututako gerrarik gogorrena bizi izan zuen, gerora Lehen Mundu Gerra deituko zitzaiona, Europako lurralde gehienak ez ezik ozeano guztiak ere hartu zituena. Bilboko itsasontziak, bandera neutrala dutenez, ez daude ofizialki gerran, baina gatazka orokorrak ondorio nabarmenak ditu hirian, ontzioletan, barkuetan... Potentzia lehiakideek lehengaiak behar dituzte eta ondo ordaintzeko gertu daude, baita hornigai horiek etsaiarengana iristea eragozteko prest ere.
Giro nabar eta nahasi hori fikzio bihurtu du Patxi Iturregik dozena bat ipuinetan: alde bateko eta besteko espioiak, portuko eta ontzioletako langileak, kontrabando ilegalean dabiltzan merkantzia-ontziak, saltzaileen larriak, langabetuen estutasunak, jauntxoen dibertimenduak... Hiriaren eta itsasadar osoaren taupada biziak jasotzen ditu Iturregik, teknika, gai eta erregistroen ugaritasuna eta kontagintzarako trebezia erakusten duten istorioetan.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
27/02/2019 | 347
-
27/02/2019 | 345
Zerk eraman zuen Helena Tiucalerat? Nor zer Amerika izeneko kubatarra? Zergatik elkartu ziren 3.546 arima bertzerik ez zuen Guatemalako herri txiki hartan? Eta Ñana, nor zen Ñana? Nolatan bukatuko zuten Ñanak eta Helenak Iruñean?
Zer galdu zitzaion Garbiñeri Dakotan, Pine Ridge lakoten erreserban? Zerk lotzen zuen Johnny Douglas Euskal Herriarekin?
Eta On Jaime? Zer darabilkio On Jaimeri buruan?
Gurutzatzen diren bideak eta gurutzatzen diren munduak. Latinoamerikatik Nafarroako geografia, bertzeak bertze, zeharkatzera eramanen gaituen istorioa da honakoa. Euskara, literatura, sikarioak, ustelkeria… giro beltzezko eleberri eder askoan.
-Amerika, zenbat balio du inoren biziak Tiucalen? -galdegin dio emakumeak.
Eta Baztanen?
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
27/02/2019 | 371
-
25/02/2019 | 299
Dashwood jauna hil da. Bere emazteak, Dashwood andreak eta bere hiru alabek, Elinor, Marianne eta Margaretek, familiaren etxea utzi behar dute, bere anaiordekoak jarauntsi baitu bere ondarea, John Dashwoodek. Honen emazteak, Fannyk, ez ditu Dashwood andrea eta bere alabak begi onez ikusten. Bestalde, Elinor Edward Ferrarsengandik, Fannyren anaiarengandik, erakarria sentitzen da. Orduan etxez aldatuko dira, landan dagoen Sir John Middeltonek eskainitako etxetxo batera. Bertan Brandon koronela, Jennings andrea eta, beraien pasiera batean, Willoughby gaztea ezagutuko dituzte. Zentzua eta sentiberatasuna liburuak, liburuan zehar ezagutuko ditugun pertsonaien bitartez, giza harremanei buruzko istorio polit eta interesgarria kontatzen digu. Harreman hauek, eskuzabaltasun eta maitasunari esker, bere protagonistak bateratzea lortuko dute.
Ikusi liburuaren fitxa Ikasbileko Irakurgai mailakatuetan.
-
-
21/02/2019 | 416









