Euskal Herriko herrialderik txikienak mendi ikusgarriak dauzka bere geografian zehar barreiaturik eta gida honek tontor horietara igotzeko ibilbiderik egokienak bildu ditu.
Pettarra, Arbaila eta Basabürüa aldeko igoerarik kitzikagarrienak aurkituko ditugu liburu honetako orrialdeetan: pagadi zabalez hornitutako Arbailako mendiak, Madalena mitologikoa inguratzen duen mendigunea, Baretouseko ibarretik banatzen duen mendilerroa eta, jakina, Nafarroarekin partekatzen dituen mendi ezaugarriak. Hor azalduko zaizkigu Lakhura, Orhi, Otsogorrigaña…
Santa Grazi eta Larraineraino, 59 proposamen eta 35 gailurren artean aukera dezakegu gure bidea.
Begi kliska kulturalekin herrietako bizia ezagutuko dugu, Barkoxen, Etxahun koblakaria gogoraraziz adibidez.