Saut au contenu
-
23/02/2023 | 50
2021eko Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketa hura antolatzea otu zitzaigunean, helburu argia genuen: azken urteetan gaur egungo euskararen ikerketari ekin zioten ikertzaile gazte horiei plaza eskaintzea. Horietako zenbait euren ikerketaren lehen emaitzak kanpoan aurkezten hasiak ziren gainera, eta Euskal Herrian bertan aurkezteko bidea eman nahi genien, beste alorretako jendea ere ezagutu, iritziak partekatu, harremanak estutu eta, finean, euskal hizkuntzalarien komunitatea saretzea xede.
Argitalpen honekin lan horretan sakontzea da gure asmoa, hots, Euskal Hizkuntzalaritzako kimu berriei ahotsa eman, haien ikerketa Euskal Hizkuntzalarion artean zabaldu eta eztabaidagune bat elikatzea. Sei ekarpen biltzen ditu liburu honek, euskal hizkuntzalaritzaren hainbat arlo gaitzat hartzen dituztenak: fonologia, bariazionismoa, itzulpengintza, psikolinguistika eta sintaxia, hain zuzen. -
-
22/02/2023 | 33
Liburua Antxon Narbaiza Azkue idazleak idatzi du eta Isaac, Javier eta Alberto Saénz de Viteri medikuek egindako ibilbidea dakar. Isaac Etxalarren hasi zen lanean XX. mendearen hasieran, gero Eibarrera etorri zen lanera, mediku titular plaza aterata eta hainbat urte jardun zuen familia-mediku legez; haren semeak, Javierrek, urte asko eman zituen Alfan, enpresa-medikuntzan eta, sasoi hartan ohikoa ez zena, laneko prebentzioaren alorrean lan handia egin zuen 50-60 hamarkadetan. Azkenik, Alberto Saénz de Viteri dugu, laneko medikuntzan espezializatutako medikua, duela gutxi erretiratua. Hiru mediku, hirurak ospe eta onespen handikoak egin zuten lanagatik. -
-
-
22/02/2023 | 25
XVI. mendean bi herrialde baino ez ziren gai Asiaraino nabegatzeko: Portugal eta Espainia. Lehengoak bere ibilbidetik egin behar zuen, Afrikatik. Beti ekialdeantz. Espainiak, aldiz, Amerikan zehar ekin behar zion bidaiari. Beti mendebalderantz. Horrek Ozeano Bare arriskutsua zeharkatzea zekarren. Ozeano Bare erraldoi horretan, haize eta korronteek Asiara itzularazten zituzten espainiarrak, eta itsasontziek ez zuten lortzen joan-etorria arrakastaz borobiltzea. Ezinezkoa Espainiako Amerikara itzultzea! Itzulera bidaia horri tornaviaje deitu zitzaion gaztelaniaz, eta Espainiako nabigazioarentzat erronka bat zen, gainditu ezin zuena. Orduan, Felipe II.ak, irrikan Asiarekin merkataritza seguru bat izateko, Andres de Urdanetari eskatu zion itzulera bidaiarako ibilbide bat aurkitzeko. Eta historia, bat-batean, aldatu egin zen. -
-
-
-