Filtrer par
Etxe sorgindu batean igaroko dugu Halloween gaua! Jantzi mozorroa eta zatoz. Primeran pasatuko dugu.
Madame Galette zital horrek urteko festarik beldurgarriena zapuztu nahi digu bere trikimailu madarikatuekin. Ikusi duzu inoiz intsektuz beteriko bizkotxorik? Eta herensuge-muki likatsuzko tranparik? Galdu zara inoiz labirinto sorgindu batean? Ba hori guztia eta askoz gehiago eskainiko digu abentura honek.
Ireki liburua, eta ikusiko duzu zenbat gauza gerta daitezkeen gau misteriotsu honetan.
Inesek jatetxe batean lan egiten du asteburuetan. Arte Ederretako ikaslea da eta tatuajeak gustatzen zaizkio. Larunbat gau batean istripua izango du bizikletarekin, elurraren erruz. Esnatzean, hala ere, Erdi Aroan aurkituko da eta Inexa izango da denentzat.
Nola itzuli etxera? Nola itzuli XXI. mendera?
Bizitza oso bat pasatu beharko du mundu zahar horretan, zorion eta zoritxarren artean, urteko lehen elurrak berriz ere...
Hectorrek A1 maila egin du euskaltegian eta ikasturte osoa egunerokoan jaso du.
Oso pozik dago Hector: lagun berriak egin ditu eta kalean euskaraz hitz egiten hasi da. Biba!
Baina ikasturtea ez da beti samurra izan: urduritasuna, poza, lotsa, frustrazioa, harrotasuna, haserrea, maitasuna... emozio-festa da euskaltegia! Eta eguneroko hau, euskaltegitik bizirik ateratzeko formula.
Agir, interagir et apprendre avec plaisir Coopérer pour construire du sens et résoudre des missions concrètes Réfléchir ensemble au fonctionnement de la langue, pas à pas et en spirale S'ouvrir aux autres et se détendre par des découvertes culturelles et des jeux Développer et partager les stratégies d'apprentissage Perfectionner sa prononciation avec 34 vidéos de phonétique Faciliter et enrichir sa pratique d'enseignant avec le guide classe
Jarraitu
HABEren Orriak