Saut au contenu
-
-
21/03/2023 | 15
Bai, jugonostalgikoak gara, hain bakarra zen herrialde hori oroitzen dugu, sobietarren hegemoniari aurre egin izan ziona, autogestioaren bidez bere bidea egin zuena sozialismorantz, Lerrokatu gabeko herrialdeen buru izan zena, kultur eta kirol erreferentzia izan zena mundo osoan. kapitalismorako trantsizioa, eslovenian izan ezik, ez da izan erraza Jugoslavia apurtu ostean sortu ziren herrialdeentzat. Hein batean, horrek eragin du populaziaren zati batek iraganera begira jarri izana, gadutakoa deituratuz eta sasoi zaharrak gogoratuz. Izan ere, sasoi haietan gauzak xamurragoak ziren, zoriontsuagoak, bai, Estatu sozialistak jendearen gehiengorentzat ziurtasun batzuk bermatzen zituelako. Eta hori izan da Europako gune zoragarri horretara egin ditugun bidaietan sentitu duguna. Jugonostalgiak eremu politikoan ibilbidea du oraindik egiteko, ezin ditu bakarrik kritikatu oraingo agintariak Jugoslaviaren irudi idealizatu batean iltzatuta. Berrinterpretatu behar du diskurtso komunista eta egundo egoerara egokitu. Baina kulturaren eta oroimenaren alorretan ibilbide handia du egina sortutako Estatu berrietan, Kroazia salbu. Izan ere, interes handia pizten dute sasi jugoslaviarreko musikak, literaturak, arkitekturak, kulturak, gastronomiak edo jaialdiek. Eta fenomeno hau indarrez sartu da Jugoslavia ezagutu ez zutenen artean, gazteen artean
-
21/03/2023 | 8
Akademia batean egiten du lan Miguelek. Ordu askotako lana ez da oztopo gustora egon dadin daraman bizitzarekin. Opor egun batean, Sagasti izeneko ikastetxe kontzertatu batera hurbiltzen da kurrikuluma ematekotan. Gau horretantxe, telefono dei baten bidez, Sagastin lana duela jakinarazten diote. Horrela hasten da bizipen latzez betetako ibilbide luze bat, non, hasierako ilusioak apurka-apurka eta gradualki bide emango dion dezepzioari. Angustia, amorrua, frustrazioa... izango dira Miguelek bi hamarkadatan zehar nozitu eta jasan behar izango dituen emozio eta sentimenduetako zenbaitzuk. Ezohiko gertakari batzuen kontakizuna, bilakaera gazi-gozo baten ixtorioa, irakaskuntzaren egunerokotasun erraz eta inuzentean oinarritua, eta, azken finean, irakurleoi errealitate xume baten balizko alde iluna erakusten diguna
-
-
17/03/2023 | 34
Kuxkuxeroa zara? Gustatzen zaizu zu jaio baino lehen zure herrian zer gertatu zen jakitea? Eta mota askoko jendea ezagutzea? Orduan, hau da zure liburua. Hemen ezagutuko dituzu gure gizarteari egindako ekarpenagatik erreferentzia diren Euskal Herriko emakumeak eta gizataldeak. Belaunaldi berrientzat erreferentzia diren eta jada hilik dauden emakume hauei historiak ez die merezi duten errekonozimendua eman. Eremu guztietako emakumeek lortu zituztenak ezagutaraziko dizkigute: idazleak, kazetariak, pedagogoak, bertsolariak, margolariak, argazkilariak, ilustratzaileak, sukaldariak. Ilustrazio deigarriak dituen liburua da eta teknika desberdinak erabili dira: akuarela, koloretako arkatzak, collage. Has zaitez emakume hauek ezagutzen, aho zabalik utziko zaituzte.
-
17/03/2023 | 23
XX. mendeko AEBetako poesiaren ikur handienetako bat da Edgar Lee Masters. Ogibidez abokatua, grebalari, langile eta sindikatuen defendatzailea izan zen, eta bere herrialdearen gorakada inperialistaz kezkatuta, argi eta garbi ikusi zuen aldaketa kultural baten beharra zuela. 1915ean eman zuen argitara ezagun egingo zuen poesia-bilduma, Spoon River Anthology, non alegiazko herri bateko hildako biztanleei ahotsa eman baitzien. Danteren hildakoak bezala, hilean bizitzan baino biziago daude Mastersen biztanleak, eta bere grina eta etsipenen berri ematen digute, ironia eta samurtasuna uztartuz. Idazleak liburuaren 19 edizio saldu zituen urte hartan, eta 1940an 70 edizio zituen liburuak. Bide luzea egin du geroztik, eta erabateko klasiko bihurtu da.
Edgar Lee Mastersek 24 urte zituen garai hartan, Chicagora iritsia zen kazetaritzaren munduan leku bat egiteko literaturarako sarbide gisa, eta hotel eta pentsioetan hartzen zuen ostatu. Kansasen (Garnett, 1869) jaio bazen ere, Lewistownetik zetorren, Belardi Handien eskualdeko Illinois hiritik. Eremu geografiko horretatik zetozen, halaber, Sherwood Anderson, Sinclair Lewis edota Theodor Dreiser. -
17/03/2023 | 9
Euskal liburuaren frankismo osteko zentsura (1975-1983) monografikoak Joan Mari Torrealdaik landutako euskal liburuaren zentsura gaiari heltzen dio; zehazki, hark eginiko lanari jarraipena ematen zaio, osagarri, datu jasoketa sistematikoari esker lorturiko datuen azterketa sakona egin delarik. Esku artean duzun liburukian, Alcalá de Henareseko Administrazioaren Artxibo Orokorrean (AGA) MHLI ikerketaldeak egindako datu-bilketa zehatza hartzen da abiapuntutzat. 545 espediente sistematikoki hustu ondotik, azterketa enpiriko-deskribatzailea egin da, batez ere kuantifikatutako datuekin sendotutako metodologia kualitatiboa erabiliz.
Lanaren balioa hirukoitza da. Batetik, 1975etik 1983ra bitartean euskaraz idatzitako liburuen zentsura ikertzen da, lehen aldiz, sistematikoki behatutako eta aztertutako corpus batean. Bestalde, lortutako datuen azterketak ideia eta ikuspegi berriak eskaini ditu; horiek, era berean, laguntzen dute Joan Mari Torrealdaik euskal liburuaren zentsuraren egoerari buruz egindako ekarpen baliotsuak osatzen. Azkenik, metodologia osagarria hautatu da, datu kualitatiboak kuantifikatuaz ikertzaileen azterketa kualitatiboa osatzen laguntzeko, osagarritasun horrek sendotasuna eman dielarik azterketatiko ondorioei. -
17/03/2023 | 52
Berrehun soneto idatzi ditu Karlos Linazasorok. Molde poetiko zahar hori erabili du gauza berriak esateko. Neurri-neurria, artisau baten sentiberatasunez, birtuosismotik urrun ez dabilen dohainez. Bere maisuak omendu nahi izan ditu poetak, eta lagunak goretsi. Denetariko gaiak aurkituko ditu irakurleak liburuan: maitasuna, natura, denboraren igaroa, filosofia, umorea... Eta denetariko tonuak: sakonak, ironikoak, jostarinak, kritikoak, lirikoak, arkitektonikoak, musikalak, sarkastikoak eta zorrotzak... Bizitzaren ertzak ikuspegi ugarietatik ukitzen dituen lana, azken buruan. Liburu bakana eta goi-mailakoa, gozamen hutsa. Gure artean betiko geratuko den maisu-lana. -
-
15/03/2023 | 10
Siberia ekialdean, Errusia, Txina eta Ipar Korearen arteko mugaldean baso asko ari dira soiltzen, eta lurralde horretan dago, hain justu ere, Amurreko edo Siberiako Tigrea. «2014tik, Errusiari zigor ekonomikoak jartzen hasi zirenetik, are gehiago soildu dituzte hango basoak; errusiarrek, zigorren ondorioak leuntzeko asmoz, akordioak egin dituzte txinatarrekin, eta horiek ahalik eta zuhaitz gehien ari dira eramaten. Hori errealitate bat da, eta hainbat salaketa ere izan dira». Gaineratu duenez, orain urte batzuk hainbat pertsona hil zituen tigre baten istorioaren berri ere izan zuen. Eta errealitate puska horietatik abiatuta sortu du fikziozko narrazioa.Siberiako tigre bat protagonista duen ingurumen thrillerra da