Ni ez naiz hamalau : sonetoak
Berrehun soneto idatzi ditu Karlos Linazasorok. Molde poetiko zahar hori erabili du gauza berriak esateko. Neurri-neurria, artisau baten sentiberatasunez, birtuosismotik urrun ez dabilen dohainez. Bere maisuak omendu nahi izan ditu poetak, eta lagunak goretsi. Denetariko gaiak aurkituko ditu irakurleak liburuan: maitasuna, natura, denboraren igaroa, filosofia, umorea... Eta denetariko tonuak: sakonak, ironikoak, jostarinak, kritikoak, lirikoak, arkitektonikoak, musikalak, sarkastikoak eta zorrotzak... Bizitzaren ertzak ikuspegi ugarietatik ukitzen dituen lana, azken buruan. Liburu bakana eta goi-mailakoa, gozamen hutsa. Gure artean betiko geratuko den maisu-lana.