Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Anna Akhmatova
Bere abizen itzaltsua poesia kontuekin nahasirik ikusi nahi ez zuen aita baten alabak, Anna Andreievna Gorenkok, atzera begiratu eta birramonarengandik hartu zuen izen artistikoa, poeta izango zela erabaki zuenean. Halaxe era berean, atzera so eginda, Puxkin, Dante, Tolstoi, Shakespeare eta beste idazle klasiko goren batzuk erreferentetzat harturik, ondare hori guztia bere-berezko ahotsez berrituz atera zen plazara Anna Akhmatova, gerora bere gizaldiko poeta errusiarretan gailenetako bat izango zena.



