detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Bibliothèque Basque

Bibliothèque Basque

Liburu berriak

Literatura

general

Auteur: Miren Rubio Iturria

Txillardegi : batasunaren pentsalaria

 Txillardegiren biografia idatzi du Miren Rubio Iturria kazetariak: Txillardegi. Batasunaren pentsalaria. Idatzizko dokumentazioaz gain, Txillardegi bertatik bertara ezagutu zutenen hitzekin osatu du: Jone Forcada emaztea, Joxe Azurmendi filosofoa, Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzalea, Patxi Zabaleta abokatua eta Aralarreko koordinatzaile ohia, Joan Mari Torrealdai Jakin Fundazioko lehendakaria eta euskaltzaina eta Pilartxo Etxeberria eta Fito Rodriguez EHUko irakasle ohiak elkarrizketatu ditu.

Bokazio dibulgatiboarekin idatzita, Txillardegiren hari-mutur guztiak josi ditu kronologikoki egileak, bere pentsamendua eta bizipenak nola gurutzatzen diren ulertarazteko. Euskal Herriko azken hamarkadetako historian zehar egindako kontaketa ere bada horregatik biografia hau. Atariko, gainera, hitzaurrea idatzi du Joxe Azurmendik.

Affichage de contenus web