Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Koxka bat estuago
Hau da, ziur aski, gaur egun ere, Henry Jamesen maisu- lanen artean ezagunena, itzuliena eta miretsiena. Aditu zen- baitentzat sekula idatzitako izu-ikarazko nobelarik ederrena den arren, esanahi sakonagoa du zalantzarik gabe.
Henry Jamesek bere idazlanetan zorrotz arakatu bazituen ere haurren eta helduen arteko harremanen muga irris- takorrak, oraindik ez dago batere garbi zer adierazi nahi izan zuen zehazki Koxka bat estuago honetan, eta hamaika interpretazio eta eztabaida pizten ditu idatzi eta ia mende eta laurdenera. Nobela labur honetan harreman horiei hilen eta bizirik geldituen arteko loturak ere gehitu izanak beste koxka bat estutzen du korapiloa.



