detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Bibliothèque Basque

Bibliothèque Basque

Liburu berriak

Literatura

general

Auteur: Aimar Arizmendi (ed.); argazkiak, Dennis Minty ... et al.; testuak, Iraitz Agirre Aranguren, Aimar Arizmendi

Euskal baleazaleen arrastoaren atzetik Ternua eta Labradorren: aurrekaririk gabeko ibilbide kultural baten memoria

Labradorreko eta Ternuako itsasertzak arrantzalez betetzen ziren XVI. eta XVII. mendeetan, euskaldunak balearen ehizan eta bakailao arrantzan munduko potentzia nagusi ziren garaietan. Amerika Ipar Ekialdeko lurraldeetara eginiko espedizioei esker denbora luzez izan zuten itsasoko animalia horietatik eratorriko produktuen monopolioa eta ekoizpen hau, eskala handiko Ipar Ameriketako lehen industria izan zen. Euskaldunek itsas-txakurren larruak ere erabiltzen zituzten, XVII. mendean lurralde hotz horietarako beharrezkoak ziren oinetakoak egiteko eta baita Portugalen saltzeko ere.

Balea harrapakin preziatua zen. Balea-olioa, bizarrak, haragia zein hezurrak, merkataritzarako lehengai garrantzitsuak ziren garai hartan. Asko izan ziren bale- ehizaren eraginez garatu ziren euskal kostaldeko herriak, egitasmo honi aurre egiteko ontziolak ere ugariak izan zirelarik.

Affichage de contenus web