detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Bibliothèque Basque

Bibliothèque Basque

Liburu berriak

general

Auteur: Izaskun Etxebarria Aizpuru

Izena duena, da: adimen gaitasun handikoak

Izena duena, da.
Izenak, zerbait edo norbait, egon badagoela eta izan badela agerian jartzcko balio du. Izen guztiek bere baitan, izendatzen dutenari buruzko ikuskera, ezagutza, onarpena, jarrera, itxaropena, esanahia eta balorazioak dituzte eta
bere izana aitortzen diote. Adimen gaitasun handikoek, izena eta izana dituzrelako, gizarteko erernu guztietan leku duina izan beharko lukete eta hori da, hain zuzen ere, lan honek bete nahi duen helburua, Testu honetan, adimen gaitasun handikoei buruzko ibilbide historikoa eginez, ezagutza teorikoak biltzen dira: adimena eta adimen gaitasun handiari buruzko eredu da teoria nagusiak, nazioarteko egile garrantzitsuen ekarpenak, hedaturik dauden aurreiritziak,
pertsona hauek dituzten ezaugarriak, antzemate prozesua errazteko argibideak, ikasleen egoera arautu eta eskuartzeak burutzeko dagoen hezkuntza-legeria eta nazioarte mailako ikerlanen egungo egoera hurrenez hurren.
lkerlanen eta esperientziaren bidez jasotako adibide errealak argibide gisa, azaltzen dira.

Azkenik, hezitzaile direnentzat, familientzat eta hezkuntza ardurak dituztenentzat hainbat orientazio eskaintzen dira, adimen gaitasun handia dutenen bizitza eta egoera hobetzeko helburuz.

Affichage de contenus web