Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Hauts bihurtu zineten
Euskal Herriko auzo txiki batean, frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago Igerabideren lehen eleberri hau. Autoreak ongi ezagutzen duen garai eta leku gatazkatsu nahasia, beraz. Garai hartan nerabe era gazte sasoiko izandako bat da narratzailea. Pertsonaia asko eta ongi taxutuak agertzen badira ere, bada bat narratzaileak begiz jotakoa eta ongi begikoa duena: Adela, auzoko maistra aurrerakoia. Emakume rnaitagarri haren drama humanoak josten du osoagoa izan nahi duen kontakizunaren ehuna.
Eleberria oihartzunez beterik dago. Esan Iiteke oihartzunen sare batek osatzen duela nobelaren egitura, denbora kronologikoari denbora psikologikoa gailenduz.
Ez da garai historiko baten azterkera objektiboa, irakurketa sentikor bat baizik, sufrikariorik eta gozamenetik sorturiko lekukotza bat, hauts bihurtu zirenen errautsekin idatzitakoa.



