Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Udaberrian biziko gara
Ibon Muñoak kaleratu duen laugarrena da, eta, nire ustez, lauren artean biribilena, sakonena, benetakoena, gizon eta idazle modura egin duen ibilbidearen isla. Olerki eta bertso idatziz osatuta, Udaberrian biziko gara 2015eko udaberrian hasten da, ekainean zehazki, eta ia urte eta erdiko bidaia egin ondoren, 2017ko urtarrileko helmugara garamatza. Data zehatz batera, hots, “Ia hamazazpi, urte deserrian, dispertsioan, zoru sikuan” bete dituenean.



