Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Nazioarteko harremanak zer diren
Liburu guztiz erakargarri honek ederki lortzen du teoria-aukera nagusi guztien azalpen argi bat ematea, jarrerak epaitu gabe baina kritika saihesteke, bere testuinguruan kokaturik bakoitza. James Mayall, Review of International Studies
Testua grazia, erritmo eta jostagarritasun halako batez idatzia da. Ikasleek –eta haien irakasleek– onura handia aterako dute irakurketatik. Baita ondo pasatu ere!. N.J. Rengger, Political Studies
Argitaraldi berri bikain honek sendotu egin dit liburu honi buruz lehendik nuen iritzia, denetan egokientzat baitaukat testu hau Nazioarteko Harremanei ekin behar dietenentzat. Ulerterraz eta konbentzigarria da, arinegi pasatu gabe hala ere gaien konplexutasunaren gainetik. Anthony F. Lang, Jr, University of St Andrews
Autoreek sistematikoki lantzen dituzte Nazioarteko Harremanen teoriako ikergai klasikoak –boterea, interes nazionala, kanpo-politika eta gerra–, eta orobat aztertzen dute globalizazioak segurtasunean, gobernantzan eta mundu-ekonomian izan duen inpaktua. Horrenbestez, agerian jartzen dute nola hizpide diren teoriak baliagarri diren zentzua emateko munduko gertakarien puzzleari: Errusia eta Txinaren gorakada, mundu-ekonomiaren beheraldia, Estatu Batuen rolaren aldaketa, identitate-politika nahiz giza eskubideak. Argia bezain zorrotza, Nazioarteko Harremanak zer diren hau, irakurgai kitzikagarria ez ezik, sarrera bikaina da nazioarteko harremanen teoria eta praktikarako.



