Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Odei guztien azpitik
Antonio Zabala herri literaturaren ikerlari eta euskaltzainak 1961ean sortutako Auspoa bildumak zenbaki berria du, 334.na: Nikolas Zendoiak (Aia, Gipuzkoa, 1941) kaleratutako Odei guztien azpitik bertso liburua. 49 bertso sailek osatzen dute lana, eta azalpen labur bat gehitu die Zendoiak bakoitzari, irakurleak testuinguruan jartzeko.
Bertso guztietan umore pixka bat egon dadin zaintzen ahalegintzen da Zendoia, nahiz eta beti ez den horrela izan. «Xelebrea da: bertsotarako afizioa genuen garaian, nire gustukoak ziren beti gai tristeak edo sentimenak zituzten gaiak, baina bertsoak idazteko garaian, beti gai alaien bila nabil: begira ze aldakuntza, ezeren motiborik gabe».



