Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Hodien metafisika
-Hasieran, ez zegoen deus. Eta deus hori ez zen ez hutsa, ez nahas-rnahasa: aski zuen bere buruarekin. Eta Jainkoak hori ona zela ikusi zuen-. Horrela hasten da Amélie Nothomben liburu hau, euskarara ekarritako hirugarrena. Genesia datorkigu gogora, hori baita eleberriko lehen aipu intertestuala, besteak beste, Heraklito, Aragon eta Tintin lotzen dituen kate luze bateko lehena. Nobelak, Nothomben guztiek bezala, kutsu autobiografikoa du, eta familia belgikar batean Osaka hirian jaiotako neskato baten bizitzako lehen hiru urteak kontatzen ditu. Hori da protagonista. Aparteko dohaincluna izanik, Jainko aldarrikatuko du be re burua, eta bere emozioak agerian jartzeari uko egingo dio harik eta bizitzaren zentzua, plazera, eta heriotza aurkitzen dituen arte: bata txokolate-barratxo bat lehenbiziko aldiz dastatzen duen unean, eta bestea, berriz, arnona hiltzen zaionean.



