Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Txinerara hurbiltzen : Txina, hizkuntza eta kultura
Mandarin txinerarekiko eta hizkuntzarekin lotura estua duen kulturarekiko grina piztea da liburu honen helburua. Joko bat balitz bezala, kultura aberats horren zenbait alderdiren berri izatearekin batera, irakurlea gai izango da esapide errazak osatzeko eta txineraren zirrikituak ezagutzen joateko. Horretarako, karaktere eta adierazpide nagusien ahoskeraz jabetzeko aukera izango du eta baita azaltzen diren hitzen eta esapideen konbinazioak egiteko ere, liburuak dakartzan 50 fitxei esker.



