detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Linguistique appliquée

Linguistique appliquée

Liburu berriak

Soziolinguistika

Auteur: Asier Basurto, Conchúr Ó Giollagáin, Iñaki Iurrebaso, Elin Haf Gruffydd Jones, Étienne Lemyre, Mikel Zalbide

Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean: nazioarteko konferentzia

2025eko urriaren 16an eta 17an Azpeitian (Euskal Herria) egin zen «Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean» nazioarteko konferentziaren testuinguruan sortu da argitalpen hau. Topaketa haren helburua hau izan zen: hizkuntza gutxituen biziberritze-prozesuetan hiztun-dentsitate handiko eremu edo arnasguneek duten garrantzia aztertzea eta gai horren inguruko ikerketa, esperientzia eta proposamenak partekatzea.

Liburu honetan biltzen diren testuak konferentzia hartan aurkeztutako ponentzia eta gogoeta batzuetatik abiatuta prestatu dira. Helburua ez da jardunaldi haren transkripzio hutsa eskaintzea, baizik eta bertan sortutako ideiak eta eztabaidak modu egituratuan jaso eta komunitate zientifiko zein sozial zabalago bati eskaintzea.

 
 

Affichage de contenus web