detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Linguistique appliquée

Linguistique appliquée

Liburu berriak

Hizkuntzalaritza

Auteur: Juan Carlos Moreno Cabrera

Euskara batua hizkuntzalaritza orokorraren ikuspegitik

Idazlan honetan zenbait gogoeta egingo ditut euskara batuari buruz, hizkuntzalaritza orokorraren ikuspegitik. Idatzizko hedabideek zeregin garrantzitsua izan dute euskara batua sustatzeko, kultur tresna eta euskara normalizatzeko bide gisa. JAKIN aldizkaria izan da, zalantzarik gabe, hedabide horietako bat. 2018an, euskara batuaren 50 urteei buruzko zenbaki bat (JAKIN 225) argitaratu zen. Uste dut une egokia dela euskara batuaren izaera eta funtzioa argitu ahal izateko gogoeta linguistiko batzuk egiteko, aldizkariaren zenbaki horretan adierazitako ideietatik abiatuta.

Idazlanaren lehen atalean, giza hizkuntzei buruzko alde garrantzitsu bat azalduko dut. Hizkuntza mota biren arteko ezberdintasuna da: hizkuntza naturala eta landutako hizkuntza.

Bigarren atalean, landutako hizkuntza mota nabarmen bat aztertuko dut: idatzizko hizkuntza. Hirugarren atala landutako hizkuntza mota berezi bati buruzkoa da: hizkuntza estandarrari buruzkoa. Laugarren atalean, euskara batua hizkuntza estandartzat hartuko da. Euskara batua eguneroko hizkeran naturalizatzea da idazlan honen bosgarren atalaren xedea. Azken atala espainolismo linguistikoak euskara batuaren aurrean duen erreakzioari buruzkoa da. Idazlana ondorio labur batzuekin amaitzen da.

Affichage de contenus web