detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Auteor: Urtzi Urkizu Adrian

Streaming aroa

Hamar urte bete berri dira Netflix streaming plataforma mundu osoan zabaldu zenetik. Euskal Herrian ere erraz zabaldu zen, eta herritarren parte handi bat bere atzaparretan murgildu da. Nola aldatu dira urteotan ikus-entzunezko edukien kontsumo ohiturak? Zer dago streaming plataforma handien atzean? Nola funtzionatzen dute? Streaming plataforma horietan euskarak duen tokia ere aztertu du egileak. Plataformetan azkenaldian izan diren mugimenduek nolako eragina izango dute zineman? Desagertu egingo al dira zinema aretoak? Galdera horiei eta beste askori erantzuteko ahalegina egiten du Urtzi Urkizuk, gai hauetan kazetari eskarmentuduna denak.

Datu zehatz ugari emanda, eta bere iritzi kritikoa ere plazaratuz. Haren azken mezua honako hau da: ikuslea ez dadila plataformen algoritmoaren mende gelditu, eta ireki dezala leihoa; tentuz begira dezala zer ikusi eta zer ez.

Affichage de contenus web