Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle: arloko alfabetatzea garatzeko oinarriak eta tresnak
“Denok gara hizkuntza irakasle!”, horixe askotan eta askori entzuten diogun aldarrikapena. Baieztapen horren baitan, ordea, denok ez dugu irudikatzen egiteko eta ardura bera. Ikasgai guztietan “hizkuntza” landu beharra arlo desberdinetako irakasleen eta hizkuntza irakasleen arteko tira-bira gai ere izaten da sarri askotan. Korapilo horren askatze bidean ekarpena egin nahi dugu eta proposatu arlo desberdinetan “hizkuntza irakasle” izateak zer esan nahi duen, nola lotzen den hori arlo bakoitzeko konpetentzien garapenarekin eta edukien jabetzearekin. Arloetako irakasleek arlo bakoitzeko diskurtsoak ezagutu eta landu behar dituztela argudiatuko dugu eta ikasleen arloko alfabetatzea sustatu behar dutela. Esku artean duzun liburu honek egiteko horri ekarpena egin nahi dio eta irakasleoi zuen arloetan hizkuntza nola landu asmatzeko oinarriak eta bitartekoak eskaintzea da gure gogoa.




