detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Auteor: Jose Manuel Gutiérrez Bastida (ed.); Adrián Almazán...

Hezkuntza ekosozialeko hiztegia

2022an, Hezekos (HEZkuntza EKOSoziala) elkartea sortu zen, euren ekodependentziaz eta interdependentziaz jabetzen diren hainbat pertsona aktibok, kritikok eta konprometituk osatutako komunitate bat. Elkarteak, eskolako eta eskolaz kanpoko hainbat esparrutatik, euskal gizartean Hezkuntza Ekosoziala aldarrikatu, sustatu eta garatu nahi du, eta ikuspegi antropozentristaren praktika «eraldatzaileak» salatzen ditu. Ekologia, gizartea eta etika uztartzen dituen ikuspegi batetik hezkuntza ikuspegiak birpentsatzeko premia horretatik sortu da Hezkuntza Ekosozialaren Hiztegia. Hiztegi hau ez da soilik terminoen laburbilketa bat, planetarekin eta besteekin dugun harremanari buruz hausnartzeko gonbidapena da. Hemen bildutako terminoek definizio batera hurbiltzen gaituzte, baina, gainera, ekintzarako eta itxaropenerako bideak irekitzen dituzte, pentsatzeko eta bizitzeko modu berriak eskatzen dituen mundu batean.

Affichage de contenus web