Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Zubia
1937ko ekainaren 19ko goizaldean, soldadu frankistak Bilbon sartu baino ordu gutxi batzuk lehenago, gudari gazte batek, Ganixek, ez daki zer egin: beste gudari askorekin batera hirian geratu eta bere burua entregatu ala Bilbo inguruko mendietan zelatan dauden karlisten setioa hautsi eta Euzko Gudarostearekin bat egin, horiek Kantabria aldera atzera bildu baitira.
Hogeita bost urte geroago, neska gazte bat, Jone, bere familiaren isiltasuna hausten saiatzen da, gerraren ondorioz etxean ezkutatu eta bere buruari egiten dizkion galderen erantzunen bila.
Gertaera bi horiek behialako zubi batek lotuko ditu.

