detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Auteor: Maussen eta Lévi-Straussen testuak ; gibel-solasa, Miren Urkijo Arregi; itzulpena, Idoia Santamaría Urkaregi, Unai Begiristain Goiburu; hizkuntza begiralea, Miren Artetxe Sarasola; argitaratzailea, Pio Perez Aldasoro

Dohaintzari buruzko saiakeraren lorratzean

Alde batetik, ondorio nolabait ere arkeologikoak aterako ditugu inguruan edo gure aurretik izan di­tugun gizarteetako giza transakzioen izaerari bu­ruz. Era berean, deskribatuko dugu zer truke- eta kontratu-fenomeno izan dituzten merkatu ekono­mikorik gabeak izan ez arren —gure ustean, eza­gutzen ditugun gizarte guztietan ageri den giza fe­nomeno bat baita merkatua— gurea ez bezalako truke-erregimena duten gizarteetan. Merkatariak eta haien asmakizun nagusia baino lehenagoko merkatua ikusiko dugu —hots, monetaren aurrekoa—, eta aztertuko dugu nola funtzionatzen zuen bai kontratu- eta salmenta-bide nolabait esateko modernoak agertu aurretik (semitikoa, helenikoa, helenistikoa eta erromatarra), bai moneta tinbratua azaldu aurretik. Aztertuko dugu, berebat, zer moral eta ekonomia ageri ziren transakzio haietan.

Affichage de contenus web