Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Migrazioa: bilakaera, prospekzioa eta hizkuntzen trataera
Sabino Arana Fundazioak argitaratzen duen Hermes pentsamendu eta historia aldizkariak Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako Hizkuntza harrerarako ardatz batzuk mintegiaren txostenak eta ekarpenak biltzen dituen monografikoa argitaratu berri du Migratzaileen Nazioarteko Egunean, 82. zenbakian. Argitalpenak berariaz aztertzen ditu migratzaileek eremu geografiko eta kultural ezezagun batean bizitzean aurkitzen dituzten aukerak eta zailtasunak, bereziki hizkuntzari, kulturari eta integrazio-prozesuei dagokienez.
Bertan, ikertzaileek, unibertsitateko irakasleek eta migratzaileen hainbat elkartetako ordezkariek hausnarketak eta kezkak azaldu dituzte eta, haiei esker, aukera bikaina izango dugu etorritakoen zailtasunak bertatik bertara ezagutzeko; alabaina harrerako herrialdearekiko eta hizkuntzarekiko konpromisoa ere azaleratu nahi dute gurera etorririkoek, aberastasun pertsonal eta kolektiborako iturri gisa. Zenbaki honetako edukiek gure hizkuntzaren ustezko atzeraldia migrazioari egozten dioten mito faltsuak baztertzen ere laguntzen dute.

