Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Finantza kontabilitaterako sarrera
Liburu hau kontabilitate-hizkuntzaren oinarriak ulertzeko gida praktikoa da. Aproposa da finantza-kontabilitatearekin lehenengoz kontaktua izango duten ikasle eta ekintzaileentzat eta kontabilitate-informazioa lehen aldiz interpretatuko dutenenentzat. Liburua finantza-kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuetatik abiatzen da, eta enpresa baten finantza-eragiketak nola erregistratzen, antolatzen eta interpretatzen diren azaltzen du. Lehen gaietan irakurleak oinarrizko kontabilitate-ekuazioa, kontabilitate-zikloa eta urteko kontuak zer diren ikasiko du, bai eta kontabilitate-praktika arautzen duten printzipio eta arauak zein diren eta non topa daitezkeen ere. Ondoren, enpresa batek eguneroko jardueretan gehien egiten dituen kontabilitate-eragiketak urratsez urrats azalduko dira adibide aplikatuen bitartez; eta aurrera egin ahala, eragiketa kontable konplexuagoak landuko eta jarriko dira praktikan ariketen bitartez. Behin guztiak landuta, irakurlea gai izango da kontabilitate-hizkuntza ulertzeko eta ekitaldi ekonomiko bateko eragiketa kontableak erregistratzeko.

