Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Josu Urrutikoetxea: belaunaldien arteko katebegia
Fernando Alonso kazetari eta idazleak Josu Urrutikoetxearen memoria pertsonal eta politikoak bildu ditu bere liburu berrian; 1968an ETAn sartu zenetik gaur egun arte. Kontakizunak Urrutikoetxearen ahots zuzena jasotzen du, eta zehatz-mehatz xehatzen ditu ehunka pasadizo eta gertaera politiko garrantzitsu: besteak beste, erakundearen nazioarteko harremanak, Aljeriako elkarrizketa-prozesua, jazarpen poliziala, kartzela, Lizarra-Garazi, parlamentari autonomiko gisa izandako esperientzia, ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak Suitzan, erakunde armatuaren 2018ko azken komunikatuaren irakurketa eta klandestinitatera itzultzea. Era berean, Alpeetan nortasun faltsuarekin atxilotu zuten arte zuen babeslekua ere erakusten du Urrutikoetxeak.
Estilo bizian idatzitako narrazioa une gogor eta harrigarriz beteta dago, tartean istorio txikiak zein gaur egun arte ezezagunak ziren jazoera handiak. Liburuak Urrutikoetxearen biografia osoaren lekuko diren 50 argazki baino gehiago ere jasotzen ditu.



