detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Auteor: Gontzal Carrasco

Romualda Zuloaga: panderoaren bidaia hilezkorra

Narruzko uztai txindaduna eskuartean hartuta bazter guztiak astindu zituen panderojole nekaezina izan zen Romualda Zuloaga. Hura lako gutxi ikusten zen sasoian bidea gura barik egin zuen aparteko koplaria. Musikari nekaezina, euskal kulturarentzako urterik latzenetan trikitixa atzerrian erakustera heldu zena. Herri-kulturarenganako zeukan grinak oraindik gogoratzekoak diren irri eta animoak eragiten zizkion. Panderoaren bizipoza zen Romualda.

Affichage de contenus web