Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Ikaskuntza-desberdintasun espezifikoak dituzten ikasleei hizkuntzak irakastea
Pertsona batzuentzat, hizkuntzak ikastea erraza da eta esfortzu handirik gabe egiten dute hori, baina ikasle askok zailtasunak izaten dituzte beste hizkuntza batzuk eskuratzeko. Hizkuntzak ikasteko oztopoen zergatia era askotakoa izan daiteke, baina hizkuntzak ikasteko zailtasunak izaten dituzten pertsonen artean, hori bereziki nabarmena da ikasteko moduan gehiengotik bereizten diren joerak dituzten ikasleen kasuan. Herrialde batzuetan ikasle horiek ikasteko desgaitasuna dutela pentsatu ohi da. Hala ere, liburu honetan
erakutsiko dugu halakoak ezgaiak direla pentsatu beharrean zenbait trebetasun eta ahalmenetan desberdinak direla aintzat hartzea lagungarria izaten dela hobeto ulertzeko eta ikasle horiei hizkuntzetako ikasgelan arrakastazko inklusioa izan dezaten laguntzeko.



