Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Moebiusen ertzak
Angela izan zen jaio zenean, XX. mendearen erdian, herri koskortu batean; barruko mugak apurtuz eta kanpoko hesiak gaindituz Angel izatera igaro zen, hirira ihes eginda, eta urte luzez bizi izan zen horrela; zahartzean, baina, gaixotasunek familiaren abaro estura itzularaziko dute, eta Angela bihurtu beharko du, ostera ere.
Transexualitatea eta zahartzaroa gurutzatzen dituen istorio honekin irabazi du Garazi Kamiok Irun Hiria eleberri saria. Bizitza hanka-puntetan igaro duten pertsona batzuen epika apala, tragedia ilunik gabeko drama, malko errazik gabeko hunkiduraz kontatua. Moebius zinta baten antzera, ertzak leunduak dituena eta alde kontrajarririk ez.

