detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Auteor: Josean Gil-García Argote

Kondaira zaharren ibilbideak

Gure geografia kondaira zaharrez josita ageri da. Bidez bide goazela, urratsak eman ahala, ahoz aho mendez mende iraun duten zazpi elezahar agertuko zaizkigu ezker-eskuin. Batzuk baso ospel, mendi lerden, harkaitz segail edo leize sakonei atxikita daude. Beste batzuk, berriz, gaztelu, etxe, baseliza edo megalitoei lotu zaizkie.

Liburu honek 26 ibilbide proposatzen dizkigu Euskal Herriko elezaharren oinatzen atzetik. Gure paisaia ederrenetako batzuetan zehar eramango gaituzte, zazpi herrialdeetan barrena, antzinako sineskerak gidari. Zain ditugu, beraz, Saldukeriaren Bidexka, Harpeko Saindua, Gartxot, Mari jainkosa eta hamaika kondaira gehiago.

Affichage de contenus web