Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Aurpegien lapurra
Oñatitik Arantzazura bidean, harkaitzean landuriko Sandailiko baseliza bakartian, emakume gazte bat hilda agertu da hango ur-putzuan ugalkortasun-erritu bat egiten ari zela: itota, erraiak husturik eta aurpegia maskara baten moldea egiteko erabilita. Heriotza anker bezain ulergaitz hori argitzera iritsiko dira Ane Cestero ertzaina eta Inpaktuzko Hilketen Unitateko kideak, eta, zantzu ugarien arrastoei jarraitu arren, mataza askatu ordez gero eta nahasiago agertuko da, lehenbiziko hilketa makabro horri beste batzuk gehitu ahala, zein baino zein izugarriago.

