Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Suzko txoria
Gauero-gauero, Errusia zabaleko erreinu txiki batean, suzko txori harrigarri batek Vyslav Andronovitx tsarraren urrezko sagarrak jaten ditu. Tsarrak, haserre, txoriaren bila joateko eskatzen die bere hiru semeei. Txikiena edozertarako prest dago: ausardiak bultzatuta, abenturarik apartekoenak biziko ditu.

