Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Philip Larkin
“Liburuak kaka zaharra dira”, idatzi zuen Philip Larkinek; non, eta liburu batean. Larkinen beraren liburuez den bezainbatean, ordea, kritikari eta irakurle asko ez dira inondik ere bat etorri esaldi horrekin. Autoreak propio muzin egin omen zion forma aldetik apurtzaileegia izateari, baina modernoa izan zen hala ikuspegian nola doinuan, eta horrek nabarmen hurbildu bide zuen bere garaiko gizon arruntarengana, hura kanpotik xehe aztertuz bezala hura barrutik mamituz ere.

