irudia
Auteor: Aitziber Etxeberria

Reset

Alegiaroaren 46.urtea. Klaustro Zuriak gidatzen duen M eremuko gizarte teknologiko eta aurreratuan, ustezko zuzentasunaren distira iluntzen duten itzal uneak hedatzen hasi dira han-hemenka. Azken Bateratzean eratu zen klasetan banaturiko gizarte eredu berriaren ongizatea bermatzea da, Segurtasun Departamentu buruaren, Mararen, egiteko nagusia. Zilar pribilegiatuen eta haien menpeko diren karbonikoen arteko oreka mantentzea geroz eta zailagoa da, ordea.