irudia
Auteor: Roberto Arias-Hermoso, Amaia Lersundi, Eneritz Garro Larrañaga, Ainara Imaz Agirre

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleen argudiaketa zientifikoa: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idazten

Ikerketa honen helburua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleek zientziaren eremuan euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ekoizten dituzten argudioak maila diskurtsibo eta lexiko-gramatikalean aztertzea. Horretarako, DBH 3ko 34 ikaslek idatzitako testuetan argudiaketa elementuak aztertu dira, Toulminen eredua erabiliz, eta horiek ekoizteko erabilitako baliabide lexiko-gramatikalak diskurtso-analisiaren bidez identifikatu. Emaitzek antzekotasunak erakutsi dituzte hiru hizkuntzen artean, bai argudiaketa-elementuen ekoizpenean, baita baliabide lexiko-gramatikalen erabileran ere.