irudia
Auteor: Franck Dolosor 'Haltza'

Gernika batailoia : askatasunaren ametsa

Gernika ez da bakarrik bonbardaketa, Picassoren margoa edo izen hori zeukan informazio sarea. Munduko Bigarren Gerla hastear zegoela, naziek Euskadiren askatasunaren sinboloa suntsitu nahi izan zuten. Entsegu orokor odoltsuan Bizkaiko herria Europa osoko lehen biktima izan zen. Dolua dolu, oraindik zutik ziren euskaldunek ez zuten sekula duintasuna galdu. Zortzi urte geroago, Reich-a erorarazteko amerikarrek eta errusiarrek Berlin inguratzen zutela, okupatzaile naziengandik Frantzia osoki askatzen laguntzen agertu zen Gernika: Gernika Batailoia hain zuzen, Agirre lehendakariaren ametsa.