irudia
Auteor: Marta Yustos ; Diego Rodríguez Robredo ; [itzulpena, Aiora Jaka Irizar]

Femina sapiens : giza eboluzioaren historia bat emakumeen inguruan ardaztua

Liburu honen izenburua, Femina Sapiens, txantxa moduko bat da, auzi bat agerian jartzeko balio digun keinu txiki bat: historiaurrea berreraikitzean, zergatik hitz egiten da soilik gizonez? Zergatik ez bideratu ikerketa zientifikoak emakumeen hondakinak ere aztertzera, hainbeste emakume-hezur aurkitu badira?
Marta Yustosek sortu du, Diego Rodríguez Robredo ilustratzailearekin batera, liburu ezin ederrago hau: ikaragarri dibertigarria eta irakurterraza, baina baita serioa eta profesionala ere, azpimarra berezia egiten diena Historiaurreko eme eta emakumeei, gure gizarteetako neska-mutilek jakin dezaten nor ziren gure arbasoak, nolakoak ziren, nola bizi izan ziren eta nola iraun zuten gutxienez 4 milioi urtean zehar. Orrialde bakoitzak oinarrizko informazio asko biltzen du, baita pixka bat konplexuagoa ere, irudizkoa eta idatzizkoa, bai gazteenek baita helduagoek ere zer gozatua izan dezaten. Kontatzen digute nolakoa izan den hominizazioa eta noiz hasi zen gure azpileinua kontzientzia aurreratua izaten.