irudia
Auteor: Joseba Aurkenerena Barandiaran

Haritzaren adarrak

Oihan beltzean badira zuhaitz, zuhaixka eta landare ainitz, eta bakoitzak, askotan besteekin borrokatuz, bere tokitxoa egina du. Zuhaitzen artean badira lizarrak, haritzak, pagoak, urkiak, makalak, astigarrak, hurritzak, intxaurrondoak... eta abar. Haritz horietako bat Euskal Herria izenekoa dugu, bere tokitxoa egina duena, gure Herria..., eta guk gurea delako bihotzez maite duguna. Haritz horrek baditu bere erro sakonak: euskara, euskal kultura, euskal ohiturak, euskal historia, euskal nortasuna..., baita zerurantz begira zabaltzen diren hamaika eta hamaika adar eta adaxka ere: gertaerak, pertsonaiak, bizipenak, ilusio eta frustrazioak, bozkario eta tristurak, egitasmoak...