Odisea
Abenturazko istorio bat kontatzen da Odisea-n, Ulisesen etxerako bidaia; alegia, Greziako mitologian aipatzen den Troiako gerratik Itakarako bidea. Iliada-ren jarraipena dela ere esan izan da. Izan ere, Troiako gerran jazotakoak jasotzen dira hartan.