Lehertu baino lehen
Erik eta Aiora, editorea bata eta erizaina bestea, bikote gaztea, oro har ondo konpontzen dena, baina badituzte tentsiogune batzuk ere. Harremana onbideratzeko estrategia bat pentsatuko du Erikek, baina gauzak okertu egingo dira, ustekabean. Hortik aurrera, beste norabide bat hartzen du eleberriak, eta thrillerraren misterioarekin batera dilema moralek hartzen dute nagusitasuna: besteaz fidatu ala barruan gorde; egia osoa aitortu ala zain egon, okerrena pasatu arte