irudia
Auteor: Idoia Otaegui Aizpurua ; Irene Aldasoro Katarain, itzultzailea ; Joseba Ezeiza Ramos, UPV/EHUko Euskara Zerbitzua ; Ana Leturia Navaroa, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko irakaslea, bildumaren koordinatzailea

Nazioarteko zuzenbide pribatua : oinarrizko zenbait arau = Derecho internacional privado : algunas normas básicas

Ale honetan, Legeak-Leyes bildumaren irakurleak aurkituko ditu nazioarteko zuzenbide pribatuaren arloan dauden oinarrizko arauen artetik hautatutako erregelamendu batzuk. Erregelamenduak europar zuzenbidean jatorria duten arauak diren heinean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako ordenamenduen parte dira, eta nazioarteko egoera pribatuetan eragin zuzena dute. Jakina da azkeneko hamarkadetan nazioarteko egoera pribatuak nabarmen ugaritu direla, eta, horiekin batera, harreman horietatik sortutako arazo juridikoak ere bai. Arazo ugari horiei erantzun bateratu bat emateko asmotan, Europar Batasuneko erakundeek erregelamenduak egiten dituzte, eta nazioarteko zuzenbide pribatuaren esparruari etengabe gehitzen ari zaizkio arau horiek.